Bakar bakarrik nago
March 10th, 2011
Delirium Tremens-en abesti batean bezala - Delirium Tremens – Juan II – oraingoan bakarrik hiri haundi huntan geratzen naiz. Bi urte baino guttiago pasa ditut hemen orain arte, bakardade pixka bat senti banuen ere oraingoan askoz haundiagoa da.
Ez naiz usu neskarik gabe egon. Egia erran, neskalagun batekin munduaren bestaldan bizi berri bat hastea bakarrik hasi baino errexagoa dela. Neska hura hangoa baldin bada, askoz hobeto.
Harremanetan gertatzen girelarik sozial edo laguntasun mailan ez dugu hainbeste lanik egiten et neskaren lagunak zure lagunak bihurtzen baina zuk lagunik ez egiten, beharra ez delako senditzen. Oraingoan lankide pare bat aparte, jende gutti ezagutzen ditut eta ezagutzen baditut ere ez diat jendeen topatzako emeiarik ere.
Neskaz beti inguratua izan naiz, biziki inguratua. Neskalagun bat edo bi denbora berean ez zen arraroa eta erres ibiltzen nintzan beste sexuarekin. Baina bi urteko harreman sano bat ta gero, nik bakarrik izaitea erabaki badut ere, zaila egiten zait nere baitari konfiantza emaitea.
Denborak bere lana egingo du dudarik gabe, oraingoan zaila baldin bada ere, ez naiz geroaren beldur, eta azken finean esperientzia nolazpait gozatzen dut.
Leave a Reply